domingo, 21 de septiembre de 2014

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA

Kaixo!

"La educación prohibida" filma berri ikusi dugu eta horri buruz iruzkin bat egitea eta gure iritzia ematea erabaki dugu.
Lehenik eta behin esan beharra dugu , filmak esaten denarekin ados gaudela , izan ere, gaur egungo hezkuntzako helburua pertsonak akademikoki prestatzea da. Azterketa nota on batekin gainditzea beharrezkoa dela sartzen digute buruan eta hori lortzen ez duena , ikasle txar bat dela. Gainera, ikaskideen arteko konpetentzia sortzen du ; hoberena izatera heldu behar garela eta horrela errekonozimendu handiagoa izatea.

Beste alde batetik, aipatzekoa da , gure ikasteko modua ez dela onena. Buruz ikasten dugu , azterketa gainditu ahal izateko eta hori lortzen dugu, baina egun batzuk pasa ahala ia ez dugu ezer ez gogoratzen. Baina horrela irakatsi digute, hortaz, buruz ikasten dugu. 

Film honetan hezkuntza beti horrela jarraituko dela aipatzen da, baina hori da inork ez duelako ezer egiten, norbaitek hezkuntza alternatibo bat proposatu eta aurrera eramango balu gauzak aldatu daitezke.
Nabarmendu behar dugu, irakasleen jarrera ez dela egokia eta hezkuntzan kalte egiten duela. Horren arrazoia , umeen garapena ostopatzen dutela da. Umeek besteekin harremanak izan behar dituzte , haien barneko nahiak eginez eta modu horretan irakasleek hori oztopatzen dute.

Haurtzandegia da film honetan aipatzen den beste gai bat. Ikertzaile hauek dioten moduan , haurtzaindegiak ez ziren existitu beharko , bakarrik amarengandik bakartzen dituztelako. Umeek adin horretan amaren hezkuntza behar dute, hezkuntza bat amodioan oinarrituta eta haurtzandegiak hori ez dute guztiz lortzen.





jueves, 18 de septiembre de 2014

Sarrera



  Kaixo, Haur Hezkuntzako lehen mailako bost ikasle gara, Irati, Aitziber, Alba Gómez, Alba González eta Alicia. Bostak gasteiztarrak gara. 

"Hezkuntza da erabili ahal dezakegun armarik boteretsuena mundua aldatzeko" Mandela.