Biografia
Jerome Bruner (1915eko urriaren 1a, New York -
) psikologo estatubatuarra da. Bere ikasketak
ondoko bi unibertsitateetan egin zituen: 1937. urtean, Duke-ko
Unibertsitatean, eta 1941. urtean, Harvard-eko Unibertsitatean. Azken honetan,
Psikologiako doktoretza lortu zuen.

1960.
urtean Harvard-eko Unibertsitatean, Ikerketa Kognitiboen Ikastegia sortu zuen.
Nahiz eta Psikologia kognitiboaren sortzailea
ez izan, honen bultzatzaile garrantzitsu bat izan zen. Aurkikuntzako bere
teoria koginitiboa, andamiatze ideia garatu zuen, besteen
artean. Urte berean, “Proceso de Educacion” izeneko liburua idatzi zuen.
Obrak
·
A
Study of Thinking (1956)
·
The
Process of Education (1960)
·
Toward a Theory of Instruction (1966)
·
Studies
in Cognitive Growth (1966)
·
Processes of Cognitive Growth: Infancy (1968)
·
Beyond
the Information Given (1973)
·
Child's Talk: Learning to Use Language (1983)
·
Actual
Minds, Possible Worlds (1986)
·
Acts
of Meaning (1990)
·
The
Culture of Education (1996)
Ekarpen garrantzitsuenak
GARAPEN KOGNITIBOAREN TEORIA
GARAPEN KOGNITIBOAREN TEORIA
Aurkikuntza bidezko ikasketak Jerome Brunerrek (1966, 1971) Piageten antzeko heziketa kognoszitiboaren hiru etapa bereizi zituen. Bere ustez, haurrak arituzko etapatik ikonikora igarotzen dira, eta azkenik, etapa sinbolikora.
1. Etapa arituzkoa: haurrak hartu, sentitu, zatitu ... aritu daitezkeen gauzekin ulertzen du mundua. (Piageten etapa "sensomotorea'').
2. Etapa ikonikoa: haurrak irudiak eratzen hasten dira munduan gertatzen dena irudikatzen eta ulertzen. (Piageten etapa "preoperazionala '').
3. Etapa sinbolikoa: haurrak ideia abstraktuak, sinboloak, lengoaia eta logika ulertuko eta erabiliko ditu.
Maila sinbolikoa lortu duten pertsonek pentsamendu arituzkoa edota ikonikoa erabiltzen dute, batez ere zerbait berri ikasten dutenean. Ondorioz, zerbait berriari egiten diogunean arituzko etapatik hasten gara, ikonikotik sinbolikoraino ailegatu arte, eta aktiboak diren ekimenak erabiltzeak prozesuari lagunduko dio.
HEZKUNTZA PROZESUAREN TEORIA
Bruner-en aburuz, ikastea eraikuntza aktiboa da non ikasleak ulerkuntza era aktibo batean aurkitzen du. Ikaskuntza azterketa aktiboa da eta arazo kognitiboen irtenbideak aurkitzea ikasteko modu egokia eta naturala da. Kontuan hartu behar dugu “aktibismo” metodologiko hau indarrean zegoen ikaskuntza memoristikoaren aurkako erreakzioa izan zen.
Aurkikuntza bidezko ikaskuntzan, irakasleak ikas-prozesua antolantzerakoan zereginak eta gela antolantzen du era aktibo batean. Horretarako ikasleengan jakinmina pizten du galderen bitartez, egoera harrigarriak edo arazo interesgarriak aurkezten dizkie… Adibidez: “ arkatza uretan sartu ondoren, zergatik okertu dela dirudi?”. Gero erantzuna eman beharrean edo arazoa nola konpontzen den azaldu ordez, irakasleak material egokia ematen die eta ikasleek behatu, hipotesiak sortu eta irtenbideak aurkitu behar dituzte.
Esperimentazioaren bidezko aurkikuntza honetan entsegu-akatsa metodoa erabiltzen da. Irakasleak gidatzen du aurkikuntza, baina ikasleak entseguak eta akatsak egitea normal eta lagungarria dela dirudi, akatsek ere informazioa emango diotelako.
Ikaskuntza hau induktiboa da: esperimentazio konkretutik abstraktura den ezaguera doa. Irakasleak aurkeztutako egoera, adibide…zeregin zehatzetatik printzipio edo ondorio orokorretara ailegatu behar dira ikasleak.