domingo, 26 de octubre de 2014

HAUR HEZKUNTZAKO TXOKOAK

Kaixo, lagunok! Sarrera honetan haur eskolako gelaren errealitatera hurbildu nahi dugu. Bideo batzuk aztertuta, bertan ikusitakoa egituratzen, antolatzen saiatu gara.

Haur Hezkuntzako geletan hainbat txoko mota bereizten dira eta haurrek esploratzea dute helburu, mundua ezagutuz, hau da, funtzio asistentziala garatuz, horretarako irakasleek hainbat bide erakutsi eta eskaini behar dizkiote. Baliabide bat  adibidez, jolasak dira, haur eskolan jolas ugari eta mota ezberdinekoak egongo dira. Hauek txoko desberdinetangaratuko dira, hau da, gelan txoko desberdinak egongo dira, hala haurren garapena eta autonomia maila handituz joan dadin. Txokoak hainbat eratakoak izango dira bakoitzak bere berezitasunak izango dituelarik eta gainera bakoitzean gai ezberdin bat landuko da, esaterako: eraikuntza txokoa, ipuin txokoa, atsedenerako txokoa, margotzeko txokoa, musikarena, antzerkiarena, teknologia txokoa etab.

Lehen aipatu bezala, gelan txoko ezberdinak antolatuko ditugu, hasteko imitazio txokoa edo antzerkiarena izatea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Modu honetara haurrek helduek egiten ditugun jarduerak burutzen dituzte imitazioaren bitartez. Txoko hau eskuragarri egotea ezinbestekoa dela uste dugu, azken batean, haurrek egunerokotasun batean erabiltzeko aukera izango baitute. Txokoa nahiko handia izango da, jolasteko eta materialak ordenatuta izateko aukera izateko, material asko izango baitute eta gainera materialak aldatzen joango gara. Ondorioz, gure eskolan 2-3 urtetatik aurrera haurrek etxe txiki bat izango dute gelan eta etxe honen barruan materia ezberdinak izango dituzte: sukaldea, janaria, telefonoa, ohea, komuna … Etxearen ondoan ere kaxa handi bat izango dute materialez betea: nagusien arropak, betaurrekoak, panpina…

Margotegiaren txokoa izatea ere ezinbestekoa dela uste dugu, lan ezberdinak egiteko aukera ematen diogulako hain zuzen ere. Haurrei asko gustatzen zaie margotzea eta gainera, gela beraien lanekin apainduz gero asko pozten dira. Horregatik, gure eskolan txoko hau eskuragarri egongo da egunaren zati handi batean, gela bakoitzean mahaiak jarriko ditugu eta bertan margotzeko aukera izango dute. Materialei dagokionez ere, material ezberdinak jarriko ditugu: papera, kartulina, “pinotxo” papera, margoak, errotuladoreak, arkatzak, plastilina, buztina, kola, artaziak …

Musika eta mugimenduaren txokoa ere izango dugu noizbehinka gure geletan, entzuteko eta ekoizteko aukera ematen duen txokoa. Hemen ere gainontzeko txokoetan bezala material desberdina izango dugu adibidez: musika tresnak, mikrofonoak, irratia etab. Garapen motorean eragina izango dute.
Eraikuntza txokoari erreparatuz ere, haurren garapenerako premiazkoa dela uste dugu. Txoko hau gela bakoitzean egongo da, lurrean alfonbra edo “koltxoneta” bat bezalakoa izango dute eroso egoteko, eta “koltxoneta” honen ondoan material ezberdinak egongo dira. Materialak honako hauek izango dira: legoak, puzzleak, egur edo plaztikozko materialak, forma geometriko ezberdinetakoak etab.-

Txokoekin jarraituz, gure eskolan gela guztietan irakurketa-ipuin-liburutegi txoko bat izango dute. Espazioa hau oso erosoa izan beharko da: koltxoneta bat izango dute lurrean eta horma kontra kuxinak izango dituzte. Koltxoneta honen ondoan, ipuinak egongo dira.Haur bakoitzari liburu bat dag-okio. Ipuinak, animaliei buruz, pertsonei buruz (“Teo”, “Hirukiak”) etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario