- Bilera hasi baino lehengo prestakuntzak:
- Gurasoak heldu baino lehen aulkiak ondo jarriko ditugu, ahal izanez gero, borobila eratuz, honela, elkarri aurpegia ikusiko dituzte..
- Erabiliko dugun materiala aurretik ondo prestatuko dugu. Teknologia erabiliko bagenu bilera aurretik ziurtatuko dugu ondo funtzionatzen dutela. Informazio orriren bat banatuko bagenu guraso guztientzako soberan izango genukeela ziurtatu.
- Azalduko ditugun edukiak aldez aurretik ondo prestatuko ditugu eta gidoi moduko bat eramango dugu bilerara.
- GIROA:
- Guraso guztiak eserita daudela, agurtuko ditugu eta gure burua aurkeztuko dugu.
- Bileran azalduko diren punturik garrantzitsuen orria banatu eta gero, giro egokia sortzeko asmoz, guraso guztiek izango dute aukera izena eta nahi dituzten datuak adierazteko.
- Bileran daudenei eskerrak emango dizkiegu etortzeagatik.
- BILERA:
- Hastean, edukien esplizitazioa adieraziko diegu, hau da, bileran jorratuko diren edukien ordena. Eta honek izango duen iraupena.
- Bilerarekin hasi eta hau garatu.
- Bukaeran gurasoen zalantzak argitu, baita eskaerak eta iritziak jaso eta bideratu.
- Amaieran eskerrak berriro eman etortzeagatik eta agurtu.
- ERABILIKO DIREN MATERIALAK:
- Informazio orriak (autobus zerbitzua, egutegia, ordutegia, jantoki zerbitzua, jaiak etab.)
- BILERAREN HELBURUAK:
- Bileraren xede nagusia gurasoak beren umeek kurtsoan zehar egingo dutenaz informatzea da.
- Helburu berdina da gurasoena eta eskolarena: Umeen hezkuntza. Horretarako, komunikazio eta kolaborazio handia izan behar da, emaitza hobeak lortzeko.
- LANDUKO DITUGUN EDUKIAK:
- Zehaztutako helburuak nola eraman aurrera.
- Kurtsoaren ezaugarriak eta konpetentziak: metodologia, gelako arauak, ebaluazio sistema etab.
- Irakasleak aurkeztu.
- Lanaren antolakuntza orokorra ikasle taldena.
- Hainbat informazio gehigarria (garraioa, irteerak, jantokia, egutegia etab.)
- Eskolako arauak eta gomendioak (Puntualitatea, errespetua etab).
- BILERAREN AMAIERA (sintesia): Esan berri dugun guztia kontuan hartuta gomendagarria izango litzateke guraso guztien partehartzea.
- GURASOEI ELKARRIZKETA:
Kaixo, arratsalde on guztioi,
Ni ……… naiz, ikasturte honetan zuen seme-alaben tutorea izango naiz. Nirekin batera zuen umeekin egongo den irakasle taldea honakoa izango da: Ingelera irakaslea (Diane), jantokiko arduraduna (Raquel) eta tutorearen laguntzailea (Ana). Hasi baino lehen bileran jorratuko ditudan edukien orria banatuko dizuet (orrien banaketa egin). Lehenik eta behin, etorri zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet.
Bilera hasi aurretik landuko ditudan puntuak laburbilduko dizkizuet: ziklo eta etaparen informazio orokorra, gelako arauak, taldearen ikuspegia, klase-orduen antolaketa, familiarekiko elkarlana eta ekarri beharreko materiala, edukiak eta metodologia, ebaluazio irizpideak eta jaialdi, ekitaldi eta ospakizunak eta bukatzeko zalantzak argitzeko aukera izango duzue.
Argi gera dadin, azalduko dizuet gaur egun haur hezkuntza nola dagoen antolatuta. Bi ziklotan banatzen da, 0-3 urte bitarteko 1.go zikloa eta 3-6 urte bitarteko 2. zikloa. Eta ziklo bakoitza hiru etapatan banatzen da, urteka sailkatutakoak. Beraz, zuen seme-alabak lehen zikloko hirugarren etapan kokatzen dira. Haur Hezkuntzan ikasgaiak izan beharrean, esperientzia eremuak daude, hauek hiru dira: Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala (ume bakoitzak bere buruarekiko irudi positiboa izatea eta bere kabuz zenbait ekintza egiteko gai izatea), ingurunearen ezagutza (inguratzen gaituen natura eta espazioak ezagutzea)eta hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena (modu ezberdinetan besteekin harremanetan jartzeko trebetasuna izatea eta bere pentsamenduak adieraztea, esaterako, plastikarekin, musikarekin, lengoaiarekin … ).
Ikus dezakezuenez, sarrera eta irteera orduak finkaturik daude. Sarrera 8:00etatik 9:30 arte izango da. Jantokian geratzen ez diren umeen irteera 12:00etatik 12:30 arte izango da eta 15:00retan berriro etor daitezke. Arratsaldeko irteera 17:00etatik 18:00ak arte izango da. Bestalde, jantokian geratzen direnek jan ondoren lo kuluxka hartuko dute. Beraz, jarduerak ez mozteko mesedez eskatzen dizuet orduak errespetatzea.
Egokitze-aldiaren bukaeran gaudenez, ikusitakoaren arabera, talde moduan nola arituko diren ideia bat daukat eta esan dezaket aniztasuna dagoela taldean. Horregatik, ume bakoitzak dituen ezaugarrietara egokitzen saiatuko naiz, beti ere haien garapenerako onurak bilatuz.
Egunero izango dugun lan antolaketa honakoa izango da: Goizean ume guztiak eskolara etorri arte jolas librean arituko dira eta denak daudenean goizeko errutinekin hasiko dira (zerrenda pasatu, egungo eguraldia zein den … ), ekintza bat egingo dute (fitxak, psikomotrizitatea, jolas heuristikoa, ingelera … ), gaileta eta ura banatuko diegu eta patiora irtengo gara. Horren ondoren fardelak aldatuko ditugu edo komunera joango dira, jantokiko ordua iritsi arte beste ekintza batzuk egingo ditugu (abestiak, plastika, ipuinak, bideoak, puzzleak … ). Jantokian geratzen direnak, lehen esan dudan bezala, lo kuluxka hartuko dute jan ondoren. Hauek esnatzen diren eta arratsaldekoek etortzen diren bitartean jolas librean arituko dira, guztiok gaudenean bideratutako jolas batzuk egingo ditugu (josteko jolasak, ipuinak, patioan jolastu … ). Eta jolasten iristen da etxera joateko ordua.
Ume bakoitzak gelara ekarri behar dituen materialak zehazten dira, hala nola, edalontzia izenarekin, amantalak, fardelak, toailitak, aldatzeko arropa, bi argazki (bata, berain gauzak uzteko lekua zehazteko eta bestea, zerrendan izateko). Eta jantokian geratzen direnak beste amantal bat ekarri behar dute, hau ostiralero etxera eramango dutena garbitzeko. Eta lo kuluxka hartzeko manta bat ekarri behar dute eta nahi izanez gero, lo egiteko erabiltzen duten objektuak ekar ditzakete. Materiala agortzen denean, eguneroko agendan adieraziko dizuet. Honetan ere umea eguna nola igaro duen eta ekintza edo ospakizun bereziren bat izan dugun aipatuko dizuet. Agendaz aparte gure artean komunikatzeko beste bide batzuk eskaintzen dizuet, hala nola, interneten dagoen plataforma, emaila, telefonoa … guztiak banatutako orrian zehaztuak daudenak.
Hiruhilabete honetan landuko ditugun edukiak honakoak izango dira: udazkena, Gabonak eta honekin batera negua. Hauek lantzeko esperientziekin lotutako ekintzak antolatuko ditut, adibidez, patiora irten eta hostoak bildu mural bat egiteko. Gabonetako ohiturak eta neguko ezaugarriak landuko ditugu, esaterako, hotza, elurra, arropa … Egindako eskulan guztiak pasabidetan eskegiko ditugu zuek ikusteko.
Ebaluazio irizpideei dagokienez, haur hezkuntzan behaketa da ebaluatzeko erabiltzen den tresna, hau da, lortu nahi diren konpetentziak lortu diren ala ez jakiteko egiten den jarraipena. Hiruhilabete bakoitza bukatzean zuekin bilera pertsonal bat izango dut eta bertan azalduko dizuet zuen umeak izan duen garapena. Eta etxera buletin bat eramango duzue jarraitutako irizpide guztiekin.
Bileraren azken puntua jaialdi, ekitaldi eta ospakizunei buruzkoa da. Ikasturtean zehar hiru jaialdi izango ditugu: Gabonetakoa, inauteriak eta kurtso bukaerako jaia. Ekitaldiei dagokienez, antzerki eta abesti batzuk prestatuko ditugu kurtsoan zehar. Bai jaialdiak, bai ekitaldiak eskolako beste umeekin batera egiten dira guraso eta familiari erakusteko. Hauek aretoan egingo dira eta eguna heldu baino lehen komunikatuko dizuegu. Ospakizunak aipatzen ditudanean, urtebetetzeei eta egun bereziei erreferentzia egiten diet, adibidez, San Prudentzio, Santa Ageda, Bakearen eguna, Euskararen eguna … Honetan bakarrik hezitzaileak eta ikasleak arituko gara.
Bilerari amaiera emateko puntu garrantzitsuenak aipatuko ditut eta gero zuen galderak edo kezkak erantzungo ditut. Lehen aipatu dudan bezala, ordutegia errespetatzea ezinbestekoa da klasearen erritmoa ez mozteko eta umeak arreta ez galtzeko. Komunikazioa errazte aldera, eguneroko agendan nik eta zuek informazio aipagarriena jartzea eta irakurtzea eskatzen dizuet. Eta gehigarri moduan, aipatu nahi dizuet gelan lantzen diren edukiak etxean ere lantzea baliogarria dela umeak kontzeptuak hobeto barneratzeko.
Galderarik? Galdera gehiago ez badituzue, eskerrak ematen dizkizuet etortzeagatik eta harremanetan egongo gara. Agur eta hurrengora arte!

EGUTEGIA 2014-2015
![]() ORDUTEGIA |
No hay comentarios:
Publicar un comentario