viernes, 14 de noviembre de 2014

IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Elkarrizketa hau egiteko aukeratutako irakaslea Esther izan da, nire lehen hezkuntzako tutorea eta beste ikasgai askoren irakaslea. Lan hau egiterakoan burura etorri zitzaidan lehenengo pertsona izan zen hainbat arrazoiengatik. Izan ere, txikitatik oso ondo eraman naiz berarekin eta gainera, bere lanbidea ezin hobeto egiten duela uste dut. Hasieran ikasgai batzuekiko (adibidez, ingurune eta gaztelania) nuen interesa oso baxua zen, baina irakasle honek ideia horiek aldatu zizkidan.

Hasteko, maistra izatea zergatik erabaki zuen galdetu nion eta betidanik irakasle lana gustuko izan duela erantzun zidan, horrek bultzatu baitzuen  majisteritza aukeratzera, umeekin eta gazteekin lan egitea gustatzen zitzaiolako. Izan ere, praktikak burutu ondoren, gero eta gustukoagoa zuela konturatu zela kontatu zidan.

Umeekin izandako lehen kontaktuari buruz, hasiera batean ez zitzaion oso erraza egin, ohituta baitzegoen batekin edo birekin egoten, baina bat- batean horrenbeste umeen aurrean egotea arraroa egiten zitzaion. Denbora pasa ahala, pixkanaka- pixkanaka ohitzen joan zen. Baina lehenengo urteetan urduri zegoela eta konplikatua izan zela ere azpimarratu zuen.

Bestalde, irakasle bati zer aholku emango liokeen galdetu nion eta ideia hauek nabarmendu zituen: psikologia ondo menperatzea (harreman estuak sortzeko), harreman naturala edukitzea eta disziplina eta askatasunaren aldetik oreka lortzen saiatu behar da.

Krisiari buruz hitz egiten hasterakoan, elkarrizketak tonu serioa hartu zuen eta krisi ekonomikoaren ondorioak hezkuntzan oso nabariak zirela esan zidan. Alde batetik, diru sarreren murrizketa dela eta, klasean erabiltzen den materialean nabaritzen da. Bestetik, gure inguruan, familia mota berriak ere gero eta gehiago dira, etorkinak, guraso bananduak etab. Lehen, dirua suposatzen zuten ekintzak burutzeko inork ez zuen pegarik jartzen, gaur egun ordea bai. Baita ere, jangelan geratzen dira gurasoek ez dutelako adina diru ordaintzeko.

“Majisteritza zure espektatibak bete al ditu?” galdetu nion ondoren, gaia aldatzeko asmoz. Hasiera batean klasean ikasitako edukiak haurrekin gehiago landuko zirenaren ustea zuela erantzun zidan, baina denboraren poderioz, konturatzen hasi zen edukiak baino gehiago, garrantzitsua dela ikasleekin eta gurasoekin nola komunikatu eta elkar ekintzari, talde lanari, lanak nora bideratzea etab.

Ondoren, lanbidearen alde indartsuak galdetu nioenean Estherrek hainbat faktore esanguratsuak aipatu zizkidan, hala nola, haurrekin daukan tratua, haien bilakaera ikusteko aukera izatea, irakasleen arteko erlazioa ere zenbaitetan polita izan daiteke, haurrek beren arteko harremanak nola joaten diren garatzen ikustea etab. Baita ere zenbait alde txar edo ahul aipatu zituen, adibidez, batzuetan zaila izaten dela haurrek dituzten arazoak konponbide onenetara eramatea edo bilatzea. Esate baterako, familia barruan izan daitezkeen arazoak edo haurrak eskolako beste kideekin izan ditzakeen arazoei irtenbidea ematea.

Segidan, zenbait galdera motz egin nizkion, azterketei, testu liburuei eta etxerako lanei buruzko zein iritzi zuen jakiteko. “Testu liburuak, bai ala ez?” eta berak une batez pentsatu ondoren esan zidan liburuek segurtasuna ematen dizutela, baino gehiago gogoko duela inprobisatzea edo liburuan agertzen ez diren ariketak lantzea. Azterketei buruz, lagungarriak izan daitezkeela kontatu zidan, ikasleak edukien inguruan ezagutza barneratu dituen ala ez baieztatzeko balio dute, baina adin batetik aurrera jarri egin beharko zirela martxan uste du, eta ez DLH-tik. Talde lanen bidez, azterketak egin barik ikasle bakoitzak ebaluatu dezakezu. “Eta etxerako lanak?” esaterakoan irribarre egin zidan, ondo gogoratzen zuelako niri ez zitzaidala batere gustatzen etxerako lanak egitea. Hitz hauekin erantzun zidan “Bai, baina ez asko ezta beti ere”. Klasean emandakoa bukatu ez bada arrazoi ezberdinak direla eta, zerbait behintzat bidaltzea komeni ikuste du eta, gainera, ikastolan emandakoarekin ez dela nahikoa, etxean ere lanketa egin behar da gelan emandakoa ez ahazteko. Azken finean, etxerako lanak entrenamenduak dira edukiak hobeto menderatzeko.

Irakasle lanbidea hasi zenetik zenbait aldaketa ikusi zituela komentatu zidan, baina, batez ere, onerako izan dela. Hau arraro samar iruditu zitzaidan kontuan hartuta lehenagoko galderetan krisia dela eta gobernuak hartu dituen neurri ez dituelako begi onez ikusten. Berak argitu zidan ez zuela politikari buruz hitz egin nahi, ez zuelako batere gustuko, ikastolan erabiltzen den metodologiari buruz ari zela esna zidan. Izan ere, hasi zenetik gauzak asko aldatu dira, batez ere, onerako. Teknologiak oso gutxi ikusten ziren, gaur egun, ordea, ikasleek teknologiaren erabilera eskuragarri dute. Orain talde lana gehiago bultzatzen da indibiduala baino, hau da, lan kooperatiboa.Irakasleak emandako lanen bidez joaten dira esperimentatzen eta, jada, ez hainbeste irakasleek ematen dituzten azalpenen bidez. Hala ere, azpimarratu zuen oraindik umeak ez daudela ohituta talde lanean jarduten eta batzuetan ez direla beraien artean ulertzen, kosta egiten zaiela.

Azkenik,  ikastola hobetzeko zer proposatuko zukeen galdetu nion eta berak edukien inguruan aldaketa sustatuko zuela azaldu zidan, izan ere, hezkuntzan aldatu den gauza bakarra edukiak nola lantzea izan da, eta ez alderdi hauek eguneratzea. Gaur egun jorratzen diren gai berriak ematea garrantzitsua izango zela komentatu zidan, azken finean, baliagarriagoak izango direnak lanbideei begira.


                                 AITZIBER TORIBIO AGUSTÍN

miércoles, 12 de noviembre de 2014

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA

Igor Miñanak, Haur Hezkuntzan jarduten duen irakaslea, maisu izatea erabaki zuen umeak eta klaseak ematea gustuko dituelako. Nahiz eta, hasiera batean irakaskuntza zaila izatea berarentzat (lan gehiegi egiten ez zuelako eta urduri zegoelako bakarrik sentitzen zela kausa) aurrera egin zuen.

Jarraian, hasierako kezkak eta gaur egunekoak bi zutabetan banatuko ditugu:

-Lehenengo kezkak
Ondo egingo dut?
Onartuko naute?
Ondo portatuko dira?

-Gaur egungoak
Non egongo naiz datorren urtean?
Oposaketak egin beharko ditut?
Ordainduko dizkigute ingeleseko ikasketak?

Igor, zuzendaritzan jardun zuen ere, idazkari moduan. Gainera, jantoki eta I.K.T arduraduna izan da. Nahiz eta hasieran estresagarria izan, gero askoz hobeto moldatu zen.

Irakaskuntzan, dakigun moduan, krisiak egoten ohi dira. Eta Igorrek bizi izan duen krisialdi nagusiena ijito ikasleekin izan du. Izan ere, ez zuten ikasi nahi.

Lanbide honetan aurrera segitzeko izan duen bereizgarri inportanteena pazientzia da. Beraz, behin eta berriro saiatzen da gauzak ondo egiten, eta zalantza guztiak ezin hobeto argitzen.

Igorren ustez, maisu izatearen euskarri edo alde indartsuena lanean jarraitzeko, lortutako satisfazinoa eta haren ikasleak ikasten ari direla ikustea da. Beste alde batetik, gogor edo zailena mugikortasuna (garraioa) eta ziurgabetasuna da.

Lanbidetik bota eginez gero, beste lanbide batean aritzea pentsatu egin du Igorrek. Baina, botatzen ez badute, maisu izaten jarraitzeko gogoak ditu. Oso eroso eta pozik dago-eta.


Gaur egun, lanbidea zaila ikusten du. Hau da, gero eta gehiago eskatzen ari zaie irakasleei, baina etxeetan gero eta gutxiago egiten dute gurasoek.


                                                                                                 ALBA GONZALEZ MIER
IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA


Derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko gaztelania eta literaturako irakasle bati eginiko elkarrizketa eskainiko dizuet jarraian.

            Txikitatik maistra izatea erabaki zuen umeekin eta nerabeekin tratatzea gustuko zuelako,beste aldetik, irakaskuntza gustuko zuelako. Orduan, ikasketak bukatu eta gero, CAP-a egitea erabaki zuen eta egiten zuen bitartean deitu zioten eskola batean lan egiteko. Ordutik  lanbide horretan aritzen geratu da.

            Haren hasiera irakasle moduan ez zen txarra izan. Lankideekin harreman ona zuen, lagunak bezalakoak ziren, eta horrek gauzak asko erraztu zituen. Dena den, gogoratzen du haren lehenengo eguna eta dio egun “txarrena” izan zela ikasle guztiak ezagutu behar zituelako oraindik, gainera, 22urterekin hasi zen irakasten eta bere ikasleak 17urte zituzten. Biana gaur egun, urte asko igaro diren arren, kurtsoko lehenengo eguna urteko egun txarrena dela aitortzen du arrazoi horregatik, ikasleak ezagutzen ez dituelako.

            Lehenengo urteetan kezka nagusia irakasgaia nola azal zezakeen zen, dena primeran azalduta eramaten zuen paper batean eta ariketa guztiak ebatziak era ezberdinetan; hau da, dena kontrolpean eramaten zuen. Aldiz, gaur egun gehien kezkatzen zaion afera guztien galderei erantzuna ematea da, nola ahalegindu helburu hori lortzeko.

            Zuzendaritzako taldean parte hartu izan du sekretaritza-ordean. Esperientzia hori ez zuen gustuko izan; alde batetik, ordu asko eman behar direlako horretan; eta bestetik, errespontsabilitate handia suposatzen duelako. Gustuko izan ez zuen beste alderdi bat irteerak antolatzearen kontua izan zen. Bestalde, irakasleen partetik espero ez zituen zenbat jarrera jaso zituen denboraldi hartan, arazoak sortzen dituzten ikasleek ere izan zuten zerikusia esperientzia hori gustuko ez izateko, baina dena dela, hori aurretik espero zuen, irakasleen jarrera ez bezala. Azkenik, gurasoek jarritako oztopoak lana egiterakoan ekintza horretan jardutea zailtzen zuten eta lan horretan jarraitzeko gogoak murriztean ere parte hartu zuten.

            Liburutegiko arduradunaren ardura bete zuen aurreko ikasturtean eskolan bertan, lan interesgarria iruditu zitzaion ikasleek irakurtzeko duten nahia eta nahi hori nola handitzen den denboran zehar ikusten delako. Hala ere, gaur egun liburutegian mugimendu asko egoteak ez du esan nahi hori hazten ari dela, ere eman daiteke krisia dela eta ez dagoelako hainbeste diru liburu berriak erosteko, baina mugimendua irakurtzeko interesa sustatzen ari delako dagoela pentsatzea nahiago du.

            Irakasle honek, zoritxarrez ez ditu krisi asko sufritu, eman dituen urteetan zehar baten bat krisi sufritu ditu. Krisi bat talde jakin batekin bizi izan zuen, irakasle moduan daramatzan urteetatik okerrena izan dela esaten du segurtasun osoz. Ikasleek nahiz eta oso gazteak ez izan umeen antzera jokatzen zuten eta klasean ez zuten arreta handirik jartzen, hori konpontzeko, klase orduetan ikasleekin hitz egiten zuen lasaitasunez nahiz eta eman beharreko guztia ez zezakeen irakatsi; hori dela eta, bere arreta deitu behar izan zuen; kiroleko gaiak lantzen, hau da, haien gustuko gauzei egokitu behar zen. Baita ere, hezitzaile soziala eta haren lagun den gizon bati eskatu zion aholkua, kurtso amaieran bakarrik gutxi batzuk lortu zuten kurtsoz gainditzea.

            Legeak direla eta aldaketa gogor asko egon dira gaiak aldatu behar izan direlako baita horiek azaltzeko orduak ere. Aldaketa hauek irakasleak kontuan hartu gabe egin dira eta beti berandu etorri dira, “atzorako baldin bazen, gaur edo bihar etorriko dira”. Adibidez, oraingo legea, LOMCE, dela eta, pausa bat atzera eman dugu eta guztiok kontuan hartu gabe ezarri da.

            Lanbidearen euskarriak ikasleak direla esan du, haien eboluzioa kurtsoan zehar ikustea edo konparatzea nola hasi ziren eta nola bukatu duten eta zurekin batera hazten direla ikusteak poztasuna eta jarraitzeko nahiak sorrarazten ditu. Bestalde, ikasleak behin ikastetxea utzita bisitan etortzen direnean edo haietaz gogoratzen direla ikusteak ere laneko alde indartsu bat da.

            Lanaren alderdi ahulenak klase bat nola eramatea ez jakitea da, baita administrazioaren trataera, gaizki bazaude alde batera uzten zaituelako. Batzuetan ere energia beharrezkoa da eta pilatzen den nekea nola jaso zaila suerta daiteke. Baina dena dela, beti positiboa izateko beharra dago aurrera jarraitzeko.

            Irakasle moduan eman dituen urteetan inoiz ez du pentsatu beste lanbide batean aritzea.

            Gaur egungo lanbidearen egoera batez ere irakasleak izango direnentzat oso txarra izango da. Haren aburuz, irakasleek jende gaztea behar dute gauza eta metodo berriak ikasteko, proposatzen duena, bi irakasleak orduak partekatzea da, bien artean klaseak emateko, bietatik ikasteko, gazteak esperientzia har dezan eta helduagoa den irakasleak teknologia berriak ikasteko; horretarako, gutxiago kobratuko lukete irakasle “zaharrek” eta berriekin partekatu.

                                                                                                      ALBA GÓMEZ DÍEZ

IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA


Nire nebaren gizarteko irakaslea aukeratu dut lan hau egiteko, 35 urte daramatza irakasle moduan, horietatik bakarrik 19 urte egin ditu Gasteizko Miguel de Unamuno ikastetxean.

Irakasle honek unibertsitatera sartu aurretik bazekien irakaslea izan nahi zuela. Ez du bere burua beste lanbide bat egiten ikusten. Unibertsitatean magisteritza ikasi zuen, hobeto esanda, haur hezkuntzako gradua egin zuen.

Haur hezkuntzako gradua bukatu ondoren, 4 - 5 urteko gela batean eta ilusio handiz hasi zen lana egiten. Baina lana egiten zuen bitartean lizentziatura bukatu zuen. Orduan, bigarren hezkuntzan irakasten hasi zen. Hiru ikastetxe desberdinetan egon da lanean, baita C. O. P.-ean ere.

Lehen esan dudan bezala, gaur egun Miguel de Unamuno ikastetxean lanean dago, bigarren hezkuntzako bigarren mailan gizarteko irakaslea da.

Gaur egun lanbidea orokorrean ondo ikusten du, baina ikasle batzuen heziketa falta eta ahalegin faltak ondorioak ekarriko dituela dio. Irakasleak horrekin ikasleak etxetik heziketa batekin etorri behar direla esan nahi du, ez du esaten heziak etorri behar direla, errespetua eta ardurarekin baizik.

Baina gaur egungo hezkuntza sistema aldatu behar dela uste du, zehazki estatu mailako hezkuntza sistema. Harrapatuak gelditu gara hezkuntza mota honetan, hobeto esanda, irakasgai batzuetan oraindik azken emaitza bakarrik kontuan hartzen duena.

Ikasten eta lan egiten hasi zuenean kezka berdina izan zen, baita gaurko kezka berdina da ere, ondo irakasteko modurik egokiena aurkitzea da.  Hortaz, egunerokoan aurrera jarraitzeko lan gehiago eskatzen du, krisiak aurre eramateko eta aurre egiteko lan gehiago hoberena da.

Urte hauetan ez du krisirik nabaritu, ez du nabaritu aldaketa handirik. Baina gehien kezkatzen zaiona momentu honetan haur batzuen edukazio falta da, aurretik esan bezala.

Irakasle honek ikastetxearen zuzendaritzan egon da, orain ez da zuzendaria baina gustatuko litzaioke berriz bertan egotea. Zuzendari izan zenean oso pozik zegoen, hastean pixka bat urduri baina geroago pasatu zitzaion. Berak dio zuzendaritzan egon zenean ardura gehiegizkoa zela, ardura guztia haren gainean zegoelako.

Bestalde, ez da ez aholkularia ezta liburutegiko arduradun izan, baina momentu honetan edozer egiteko prest dago. Gehien gustatuko liokeena liburutegiko arduraduna izatea da, ikasleak gehiago laguntzeko erabiliko zuen eta.

Lanbide guztiak bezala, irakaslea izatea euskarriak edo alde indartsuak ditu, baina alde ahulak ere. Bere ustez, lanbidean jarraitzeko alde indartsuena ikasleen erantzun ona da, gustatzen zaio ikasleen galderak erantzutea eta ikasleak haien arazoekin laguntzea. Beraz, lanbidearen alde ahulenak, arazoak dituzten ikasleei behar bezalako arreta jartzeko posibilitate falta da. Denbora dela eta, edota material faltagatik.

Bukatzeko, irakasle honek lanbidean jarraituko duela beti esan beharra dago, lehen esan dudanez, ez du inoiz pentsatu beste lanbide batean aritzea.


                                                                                            ALICIA PÉREZ SÁNCHEZ 

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA


Elkarrizketa egiteko aukeratu dudan irakaslea Karmele du izena. Diocesanas Molinuevon aritzen da lan gaur egun eta Historia eta Geografia irakasten du Batxillergoan. Gainera, tutore izan ohi da Batxillergoko 2.mailan.

Karmelek maisu maistra izatea erabaki zuen txikitatik asko gustatzen zitzaiolako lanbide hau. Berak azaltzen digun moduan, maisu maistra izatea besteei zuk dakizuna transmititzean datza eta besteak akademikoki nahiz pertsonalki hezitzea zure laguntzarekin ikaragarria dela azaltzen digu. Gainera, txikitatik bokazio handia izan fdu eta denborarekin nahi zuen lekura heldu da, kosta izan arren. Bere hasiera irakaskuntza oso gogorra bezala gogoratzen du. Hasieran, errutina horretara egokitzera asko kostatzen dela azaltzen digu , izan ere, nerabeekin egunero egotea, haien aldaketak , haien haserreak, haien umore ezberdinak jasatea batzuetan kosta egiten dela baieztatzen du. Hasierak beti gogorrak izaten direla onartzen du Karmelek, baina hala ere gustuko duzu n lanbidea denez, lan egitera gogoekin joaten bukatzen duzu. Iraskale guztiok hasiera batean kezka handiak dituztela azaltzen digu. 

Hainbat krisi igaro dituela ean beharra dago. Krisi horiek, afrazo familiarrekin lotuta izan dira, izan ere familia barruan gertatzen dena familia barruan geratu behar da, eta ez umeekin ordaindu ezta klase barruan nabaritzea , baina hori beti erreza ez dela azaltzen du. Bere irakasle etaparen barruan krisi bat bizi zuen non ez zuen plaza finkorik, eta ordezkapenak egiten aritu zela.Onartzen du, iruditu ez arren, egoera oso ezberdinak direla. Ohitu behar zara,lan finkorik ez edukitzera eta gainera ez dakizu noiz izango den zure hurrengo ordezkoa. Karmelek esaten du,krisi hkoriek pasa ahal izateko, pazientzia asko ezinbestekoa dela eta zorte apur bat ere noski. Krisiak direla eta,gustatzen zaizun lanbideagatik edozer egiteko prest egon behar zarela azaltzen du.

Karmelek zuzendari bezala ez da inoiz egon, baina onartzen du ez zitzaiola inportatuko. Esperied ntzia desberdina izango litzatekeela esaten du eta gauza berriak ikasi ahal direla. Gauza berriak ikasteko inoiz ez da berandu eta zergatik ez... zuzendaria eizatea eta ikastetxako paper garrantzitsuenetarikoa eramatea interesgarria suerta daiteke. Aholkulari, liburutegiko arduraduna edo bestelako ardurarik ere ez ditu inoiz bete. Bete izan ohi duen ardurarik “ezberdinetakoa” tutore bezalakoa izan da. Klase baten barruamn , ordena eramatea garrantzitsua dela deritzo eta hori berari beti onudo eman ohi zaiola esan du, baina aitortzen du. Halaa ere, gaur egun ohituta dagoela batxillergoan klaseak ematera eta oso gustura dagoela onartzen du, eta ez duela faltan botatzen DBH-ko garaiak.

Karmelek, magisteritza maite du eta lanbide hau beti existitu izan dela eta beti existituko dela esaten du, izan ere, umeen heziketa beti bizitzaren zati garrantzitsua izan eta izango delako. Egia da, gero eta jende gevhiago magisteritza ikasten ari dela eta ailegatuko dela momentu bat non ez direla maisu maistra gehiago beharko eta asko kalean geratuko direla. Beste alde batetik, Karmelek adierazten du nola lanbide hau asko aldatu den denbora pasa ahala. Bere burua ikusten du lanbide honetan eta ez du inongo zerikusirik lehen zeuden maisu maistrekin. Ikastolara joaten ziren beldurrarekin eta gaizki portatuz gero, erregelarekin jotzea zen haien erremediua. 

Azkenik , Karmeleri galdetzerakoan ea burutik inoiz pasa ote zaion beste lanbide batera joatea, momentu batean pentsatu gabe ezetz erantzun digu. Izan ere, lanbide hau maite du,eta nahiz eta batzuetan etxera nazkatuta edo nekatuta itzuli, ez luke beste lanbide batengatik aldatuko. Egun txarrak denok ditugula azaltzen du, baina hala ere irakasleok dakitena irakastea hain polita iruditzen zaionez, ez lukeela inoiz aldatuko adierazten digu. Eta noski, berriz ikasi ahal izango balu, berriz lanbide hau aukeratuko zuela esaten du Karmelek,dudarik gabe.



                                                                                               MIREN IRATI BRAVO GARCÍA

martes, 11 de noviembre de 2014

BILERAREN GIDA



  • Bilera hasi baino lehengo prestakuntzak:
    • Gurasoak heldu baino lehen aulkiak ondo jarriko ditugu, ahal izanez gero, borobila eratuz, honela, elkarri aurpegia ikusiko dituzte..
    • Erabiliko dugun materiala aurretik ondo prestatuko dugu. Teknologia erabiliko bagenu bilera aurretik ziurtatuko dugu ondo funtzionatzen dutela. Informazio orriren bat banatuko bagenu guraso guztientzako soberan izango genukeela ziurtatu.
    • Azalduko ditugun edukiak aldez aurretik ondo prestatuko ditugu eta gidoi moduko bat eramango dugu bilerara.
  • GIROA:
    • Guraso guztiak eserita daudela, agurtuko ditugu eta gure burua aurkeztuko dugu.
    • Bileran azalduko diren punturik garrantzitsuen orria banatu eta gero, giro egokia sortzeko asmoz, guraso guztiek izango dute aukera izena eta nahi dituzten datuak adierazteko.
    • Bileran daudenei eskerrak emango dizkiegu etortzeagatik.
  • BILERA:
    • Hastean, edukien esplizitazioa adieraziko diegu, hau da, bileran jorratuko diren edukien ordena. Eta honek izango duen iraupena.
    • Bilerarekin hasi eta hau garatu.
    • Bukaeran gurasoen zalantzak argitu, baita eskaerak eta iritziak jaso eta bideratu.
    • Amaieran eskerrak berriro eman etortzeagatik eta agurtu.
  •  ERABILIKO DIREN MATERIALAK:  
    • Informazio orriak (autobus zerbitzua, egutegia, ordutegia, jantoki zerbitzua, jaiak etab.)                                                                                                                                  
  • BILERAREN HELBURUAK:  
    • Bileraren xede nagusia gurasoak beren umeek kurtsoan zehar egingo  dutenaz informatzea da.
    • Helburu berdina da gurasoena eta eskolarena: Umeen hezkuntza. Horretarako, komunikazio eta kolaborazio handia izan behar da, emaitza hobeak lortzeko.

  • LANDUKO DITUGUN EDUKIAK:    
    • Zehaztutako helburuak nola eraman aurrera.
    • Kurtsoaren ezaugarriak eta konpetentziak: metodologia, gelako arauak, ebaluazio sistema etab.     
    • Irakasleak aurkeztu.
    • Lanaren antolakuntza orokorra ikasle taldena.
    • Hainbat informazio gehigarria (garraioa, irteerak, jantokia, egutegia etab.)
    • Eskolako arauak eta gomendioak (Puntualitatea, errespetua etab).                                                                                          
  • BILERAREN AMAIERA (sintesia):  Esan berri dugun guztia kontuan hartuta gomendagarria izango litzateke guraso guztien partehartzea.     


  • GURASOEI ELKARRIZKETA:      

                                                                                                    
Kaixo, arratsalde on guztioi,

Ni ……… naiz, ikasturte honetan zuen seme-alaben tutorea izango naiz.  Nirekin batera zuen umeekin egongo den irakasle taldea honakoa izango da: Ingelera irakaslea (Diane), jantokiko arduraduna (Raquel) eta tutorearen laguntzailea (Ana).  Hasi baino lehen bileran jorratuko ditudan edukien orria banatuko dizuet (orrien banaketa egin). Lehenik eta behin, etorri zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet.

Bilera hasi aurretik landuko ditudan puntuak laburbilduko dizkizuet: ziklo eta etaparen informazio orokorra, gelako arauak, taldearen ikuspegia, klase-orduen antolaketa, familiarekiko elkarlana eta ekarri beharreko materiala, edukiak eta metodologia, ebaluazio irizpideak eta jaialdi, ekitaldi eta ospakizunak eta bukatzeko zalantzak argitzeko aukera izango duzue.

Argi gera dadin, azalduko dizuet gaur egun haur hezkuntza nola dagoen antolatuta. Bi ziklotan banatzen da, 0-3 urte bitarteko 1.go zikloa eta 3-6 urte bitarteko 2. zikloa. Eta ziklo bakoitza hiru etapatan banatzen da, urteka sailkatutakoak. Beraz, zuen seme-alabak lehen zikloko hirugarren etapan kokatzen dira. Haur Hezkuntzan ikasgaiak izan beharrean, esperientzia eremuak daude, hauek hiru dira: Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala (ume bakoitzak bere buruarekiko irudi positiboa izatea eta bere kabuz zenbait ekintza egiteko gai izatea), ingurunearen ezagutza (inguratzen gaituen natura eta espazioak ezagutzea)eta hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena (modu ezberdinetan besteekin harremanetan jartzeko trebetasuna izatea eta bere pentsamenduak adieraztea, esaterako, plastikarekin, musikarekin, lengoaiarekin … ).
Ikus dezakezuenez, sarrera eta irteera orduak finkaturik daude. Sarrera 8:00etatik 9:30 arte izango da. Jantokian geratzen ez diren umeen irteera 12:00etatik 12:30 arte izango da eta 15:00retan berriro etor daitezke. Arratsaldeko irteera 17:00etatik 18:00ak arte izango da. Bestalde, jantokian geratzen direnek jan ondoren lo kuluxka hartuko dute. Beraz, jarduerak ez mozteko mesedez eskatzen dizuet orduak errespetatzea.

Egokitze-aldiaren bukaeran gaudenez, ikusitakoaren arabera, talde moduan nola arituko diren ideia bat daukat eta esan dezaket aniztasuna dagoela taldean. Horregatik, ume bakoitzak dituen ezaugarrietara egokitzen saiatuko naiz, beti ere haien garapenerako onurak bilatuz.

Egunero izango dugun lan antolaketa honakoa izango da: Goizean ume guztiak eskolara etorri arte jolas librean arituko dira eta denak daudenean goizeko errutinekin hasiko dira (zerrenda pasatu, egungo eguraldia zein den … ), ekintza bat egingo dute (fitxak, psikomotrizitatea, jolas heuristikoa, ingelera … ), gaileta eta ura banatuko diegu eta patiora irtengo gara. Horren ondoren fardelak aldatuko ditugu edo komunera joango dira, jantokiko ordua iritsi arte beste ekintza batzuk egingo ditugu (abestiak, plastika, ipuinak, bideoak, puzzleak … ). Jantokian geratzen direnak, lehen esan dudan bezala, lo kuluxka hartuko dute jan ondoren. Hauek esnatzen diren eta arratsaldekoek etortzen diren bitartean jolas librean arituko dira, guztiok gaudenean bideratutako jolas batzuk egingo ditugu (josteko jolasak, ipuinak, patioan jolastu … ). Eta jolasten iristen da etxera joateko ordua.

Ume bakoitzak gelara ekarri behar dituen materialak zehazten dira, hala nola, edalontzia izenarekin, amantalak, fardelak, toailitak, aldatzeko arropa, bi argazki (bata, berain gauzak uzteko lekua zehazteko eta bestea, zerrendan izateko). Eta jantokian geratzen direnak  beste amantal bat ekarri behar dute, hau ostiralero etxera eramango dutena  garbitzeko. Eta lo kuluxka hartzeko manta bat ekarri behar dute eta nahi izanez gero, lo egiteko erabiltzen duten objektuak ekar ditzakete. Materiala agortzen denean, eguneroko agendan adieraziko dizuet. Honetan ere umea eguna nola igaro duen eta ekintza edo ospakizun bereziren bat izan dugun aipatuko dizuet. Agendaz aparte gure artean komunikatzeko beste bide batzuk eskaintzen dizuet, hala nola, interneten dagoen plataforma, emaila, telefonoa … guztiak banatutako orrian zehaztuak daudenak.

Hiruhilabete honetan landuko ditugun edukiak honakoak izango dira: udazkena, Gabonak eta honekin batera negua. Hauek lantzeko esperientziekin lotutako ekintzak antolatuko ditut, adibidez, patiora irten eta hostoak bildu mural bat egiteko. Gabonetako ohiturak eta neguko ezaugarriak landuko ditugu, esaterako, hotza, elurra, arropa … Egindako eskulan guztiak pasabidetan eskegiko ditugu zuek ikusteko.

Ebaluazio irizpideei dagokienez, haur hezkuntzan behaketa da ebaluatzeko erabiltzen den tresna, hau da, lortu nahi diren konpetentziak lortu diren ala ez jakiteko egiten den jarraipena. Hiruhilabete bakoitza bukatzean zuekin bilera pertsonal bat izango dut eta bertan azalduko dizuet zuen umeak izan duen garapena. Eta etxera buletin bat eramango duzue jarraitutako irizpide guztiekin.
Bileraren azken puntua jaialdi, ekitaldi eta ospakizunei buruzkoa da. Ikasturtean zehar hiru jaialdi izango ditugu: Gabonetakoa, inauteriak eta kurtso bukaerako jaia. Ekitaldiei dagokienez, antzerki eta abesti batzuk prestatuko ditugu kurtsoan zehar. Bai jaialdiak, bai ekitaldiak eskolako beste umeekin batera egiten dira guraso eta familiari erakusteko. Hauek aretoan egingo dira eta eguna heldu baino lehen komunikatuko dizuegu. Ospakizunak aipatzen ditudanean, urtebetetzeei eta egun bereziei erreferentzia egiten diet, adibidez, San Prudentzio, Santa Ageda, Bakearen eguna, Euskararen eguna … Honetan bakarrik hezitzaileak eta ikasleak arituko gara.

Bilerari amaiera emateko puntu garrantzitsuenak aipatuko ditut eta gero zuen galderak edo kezkak  erantzungo ditut. Lehen aipatu dudan bezala, ordutegia errespetatzea ezinbestekoa da klasearen erritmoa ez mozteko eta umeak arreta ez galtzeko. Komunikazioa errazte aldera, eguneroko agendan nik eta zuek informazio aipagarriena jartzea eta irakurtzea eskatzen dizuet. Eta gehigarri moduan, aipatu nahi dizuet gelan lantzen diren edukiak etxean ere lantzea baliogarria dela umeak kontzeptuak hobeto barneratzeko.

Galderarik? Galdera gehiago ez badituzue, eskerrak ematen dizkizuet etortzeagatik eta harremanetan egongo gara. Agur eta hurrengora arte!


 EGUTEGIA 2014-2015




ORDUTEGIA




GURASOEN GUTUNA

                                                                                        Gasteizen, 2014ko irailaren 14an


Guraso agurgarriak:
Urtero egiten dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu, 2014/2015 ikasturte programaren berri emateko. Aurten bete nahi ditugun helburuei eta irteerei buruz hitz egingo dizuegu.
Bilera honetara deitzen zaituztegu:
Tokia: Eskolako Liburutegia
Data: Irailaren 22an
Ordua: Arratsaldeko 17:15tik, 18:00rak arte


Komenigarria da bilera deialdi honetara etortzea, zuen seme-alaben hezkuntzarako garrantzitsuak diren gaiak jorratuko baitugu. Eskertuko genizuen zuen asistentzia telefonoz edo emailez baieztatzea.
Telefonoak: 905382947, 636789452
Email-a: h.h.amaia04@gmail.com
                              
                            Eskerrik asko zuen atentzioagatik, espero zaituztegu.

Adeitasunez,

                                             Amaia López Martínez



Oharra: Haurrak zaintzeko aukera egongo da, bileran zaudeten bitartean.

domingo, 26 de octubre de 2014

JEROME BRUNER

Biografia

Jerome Bruner (1915eko urriaren 1a, New York - ) psikologo estatubatuarra da. Bere ikasketak ondoko bi unibertsitateetan egin zituen: 1937. urtean, Duke-ko Unibertsitatean, eta 1941. urtean, Harvard-eko Unibertsitatean. Azken honetan, Psikologiako doktoretza lortu zuen.



1960. urtean Harvard-eko Unibertsitatean, Ikerketa Kognitiboen Ikastegia sortu zuen. Nahiz eta Psikologia kognitiboaren sortzailea ez izan, honen bultzatzaile garrantzitsu bat izan zen. Aurkikuntzako bere teoria koginitiboa, andamiatze ideia garatu zuen, besteen artean. Urte berean, “Proceso de Educacion” izeneko liburua idatzi zuen.

Obrak
·         A Study of Thinking (1956)
·         The Process of Education (1960)
·         Toward a Theory of Instruction (1966)
·         Studies in Cognitive Growth (1966)
·         Processes of Cognitive Growth: Infancy (1968)
·         Beyond the Information Given (1973)
·         Child's Talk: Learning to Use Language (1983)
·         Actual Minds, Possible Worlds (1986)
·         Acts of Meaning (1990)
·         The Culture of Education (1996)

Ekarpen garrantzitsuenak

GARAPEN KOGNITIBOAREN TEORIA

Aurkikuntza bidezko ikasketak Jerome Brunerrek (1966, 1971) Piageten antzeko heziketa kognoszitiboaren hiru etapa bereizi zituen. Bere ustez, haurrak arituzko etapatik ikonikora igarotzen dira, eta azkenik, etapa sinbolikora. 

1. Etapa arituzkoa: haurrak hartu, sentitu, zatitu ... aritu daitezkeen gauzekin ulertzen du mundua. (Piageten etapa "sensomotorea''). 

2. Etapa ikonikoa: haurrak irudiak eratzen hasten dira munduan gertatzen dena irudikatzen eta ulertzen. (Piageten etapa "preoperazionala ''). 

3. Etapa sinbolikoa: haurrak ideia abstraktuak, sinboloak, lengoaia eta logika ulertuko eta erabiliko ditu. 

Maila sinbolikoa lortu duten pertsonek pentsamendu arituzkoa edota ikonikoa erabiltzen dute, batez ere zerbait berri ikasten dutenean. Ondorioz, zerbait berriari egiten diogunean arituzko etapatik hasten gara, ikonikotik sinbolikoraino ailegatu arte, eta aktiboak diren ekimenak erabiltzeak prozesuari lagunduko dio. 

HEZKUNTZA PROZESUAREN TEORIA

Bruner-en aburuz, ikastea eraikuntza aktiboa da non ikasleak ulerkuntza era aktibo batean aurkitzen du. Ikaskuntza azterketa aktiboa da eta arazo kognitiboen irtenbideak aurkitzea ikasteko modu egokia eta naturala da. Kontuan hartu behar dugu “aktibismo” metodologiko hau indarrean zegoen ikaskuntza memoristikoaren aurkako erreakzioa izan zen. 

Aurkikuntza bidezko ikaskuntzan, irakasleak ikas-prozesua antolantzerakoan zereginak eta gela antolantzen du era aktibo batean. Horretarako ikasleengan jakinmina pizten du galderen bitartez, egoera harrigarriak edo arazo interesgarriak aurkezten dizkie… Adibidez: “ arkatza uretan sartu ondoren, zergatik okertu dela dirudi?”. Gero erantzuna eman beharrean edo arazoa nola konpontzen den azaldu ordez, irakasleak material egokia ematen die eta ikasleek behatu, hipotesiak sortu eta irtenbideak aurkitu behar dituzte. 

Esperimentazioaren bidezko aurkikuntza honetan entsegu-akatsa metodoa erabiltzen da. Irakasleak gidatzen du aurkikuntza, baina ikasleak entseguak eta akatsak egitea normal eta lagungarria dela dirudi, akatsek ere informazioa emango diotelako. 

Ikaskuntza hau induktiboa da: esperimentazio konkretutik abstraktura den ezaguera doa. Irakasleak aurkeztutako egoera, adibide…zeregin zehatzetatik printzipio edo ondorio orokorretara ailegatu behar dira ikasleak. 


HAUR HEZKUNTZAKO TXOKOAK

Kaixo, lagunok! Sarrera honetan haur eskolako gelaren errealitatera hurbildu nahi dugu. Bideo batzuk aztertuta, bertan ikusitakoa egituratzen, antolatzen saiatu gara.

Haur Hezkuntzako geletan hainbat txoko mota bereizten dira eta haurrek esploratzea dute helburu, mundua ezagutuz, hau da, funtzio asistentziala garatuz, horretarako irakasleek hainbat bide erakutsi eta eskaini behar dizkiote. Baliabide bat  adibidez, jolasak dira, haur eskolan jolas ugari eta mota ezberdinekoak egongo dira. Hauek txoko desberdinetangaratuko dira, hau da, gelan txoko desberdinak egongo dira, hala haurren garapena eta autonomia maila handituz joan dadin. Txokoak hainbat eratakoak izango dira bakoitzak bere berezitasunak izango dituelarik eta gainera bakoitzean gai ezberdin bat landuko da, esaterako: eraikuntza txokoa, ipuin txokoa, atsedenerako txokoa, margotzeko txokoa, musikarena, antzerkiarena, teknologia txokoa etab.

Lehen aipatu bezala, gelan txoko ezberdinak antolatuko ditugu, hasteko imitazio txokoa edo antzerkiarena izatea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Modu honetara haurrek helduek egiten ditugun jarduerak burutzen dituzte imitazioaren bitartez. Txoko hau eskuragarri egotea ezinbestekoa dela uste dugu, azken batean, haurrek egunerokotasun batean erabiltzeko aukera izango baitute. Txokoa nahiko handia izango da, jolasteko eta materialak ordenatuta izateko aukera izateko, material asko izango baitute eta gainera materialak aldatzen joango gara. Ondorioz, gure eskolan 2-3 urtetatik aurrera haurrek etxe txiki bat izango dute gelan eta etxe honen barruan materia ezberdinak izango dituzte: sukaldea, janaria, telefonoa, ohea, komuna … Etxearen ondoan ere kaxa handi bat izango dute materialez betea: nagusien arropak, betaurrekoak, panpina…

Margotegiaren txokoa izatea ere ezinbestekoa dela uste dugu, lan ezberdinak egiteko aukera ematen diogulako hain zuzen ere. Haurrei asko gustatzen zaie margotzea eta gainera, gela beraien lanekin apainduz gero asko pozten dira. Horregatik, gure eskolan txoko hau eskuragarri egongo da egunaren zati handi batean, gela bakoitzean mahaiak jarriko ditugu eta bertan margotzeko aukera izango dute. Materialei dagokionez ere, material ezberdinak jarriko ditugu: papera, kartulina, “pinotxo” papera, margoak, errotuladoreak, arkatzak, plastilina, buztina, kola, artaziak …

Musika eta mugimenduaren txokoa ere izango dugu noizbehinka gure geletan, entzuteko eta ekoizteko aukera ematen duen txokoa. Hemen ere gainontzeko txokoetan bezala material desberdina izango dugu adibidez: musika tresnak, mikrofonoak, irratia etab. Garapen motorean eragina izango dute.
Eraikuntza txokoari erreparatuz ere, haurren garapenerako premiazkoa dela uste dugu. Txoko hau gela bakoitzean egongo da, lurrean alfonbra edo “koltxoneta” bat bezalakoa izango dute eroso egoteko, eta “koltxoneta” honen ondoan material ezberdinak egongo dira. Materialak honako hauek izango dira: legoak, puzzleak, egur edo plaztikozko materialak, forma geometriko ezberdinetakoak etab.-

Txokoekin jarraituz, gure eskolan gela guztietan irakurketa-ipuin-liburutegi txoko bat izango dute. Espazioa hau oso erosoa izan beharko da: koltxoneta bat izango dute lurrean eta horma kontra kuxinak izango dituzte. Koltxoneta honen ondoan, ipuinak egongo dira.Haur bakoitzari liburu bat dag-okio. Ipuinak, animaliei buruz, pertsonei buruz (“Teo”, “Hirukiak”) etab.

lunes, 20 de octubre de 2014

XXI. MENDEKO ESKOLAREN XEDEAK

ONDORIOAK
Uste dugu, XXI. mendeko eskolaren xedeen artean aurki ditzakegula:

  • Funtzio asistentziala edo hezitzailea garrantzia hartzen dituzte umeen adinaren arabera. Izan ere, umeak txikiak direnean, funtzio asistentziala garrantzitsuagoa da, baina, hazten diren heinean, funtzio hori garrantzia galduz doa, hezitzailea garatuz.
  • Irakasleek gela barruan kulturaren transmisioa garatu al dute baina, hortik kanpo, gizartea aldatzea ezinezkoa dute.
  • Ikasleen bikaintasuna lortu behar dute irakasleek, laguntza eskainiz eta estimulatuz.
  • Eskolak ikasleen sozializazioa garatu beharko lukete, lan mundurako hainbeste zentratu barik.
  • Estatua umeen heziketaz arduratu beharko litzateke, irakasleen funtzioa umeak irakastea izango litzateke, eta, gurasoen ardura, umeak heztea.

domingo, 21 de septiembre de 2014

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA

Kaixo!

"La educación prohibida" filma berri ikusi dugu eta horri buruz iruzkin bat egitea eta gure iritzia ematea erabaki dugu.
Lehenik eta behin esan beharra dugu , filmak esaten denarekin ados gaudela , izan ere, gaur egungo hezkuntzako helburua pertsonak akademikoki prestatzea da. Azterketa nota on batekin gainditzea beharrezkoa dela sartzen digute buruan eta hori lortzen ez duena , ikasle txar bat dela. Gainera, ikaskideen arteko konpetentzia sortzen du ; hoberena izatera heldu behar garela eta horrela errekonozimendu handiagoa izatea.

Beste alde batetik, aipatzekoa da , gure ikasteko modua ez dela onena. Buruz ikasten dugu , azterketa gainditu ahal izateko eta hori lortzen dugu, baina egun batzuk pasa ahala ia ez dugu ezer ez gogoratzen. Baina horrela irakatsi digute, hortaz, buruz ikasten dugu. 

Film honetan hezkuntza beti horrela jarraituko dela aipatzen da, baina hori da inork ez duelako ezer egiten, norbaitek hezkuntza alternatibo bat proposatu eta aurrera eramango balu gauzak aldatu daitezke.
Nabarmendu behar dugu, irakasleen jarrera ez dela egokia eta hezkuntzan kalte egiten duela. Horren arrazoia , umeen garapena ostopatzen dutela da. Umeek besteekin harremanak izan behar dituzte , haien barneko nahiak eginez eta modu horretan irakasleek hori oztopatzen dute.

Haurtzandegia da film honetan aipatzen den beste gai bat. Ikertzaile hauek dioten moduan , haurtzaindegiak ez ziren existitu beharko , bakarrik amarengandik bakartzen dituztelako. Umeek adin horretan amaren hezkuntza behar dute, hezkuntza bat amodioan oinarrituta eta haurtzandegiak hori ez dute guztiz lortzen.